Maialen Aramendia Valentziako Setmanan

Guaixe 2017ko mar. 8a, 11:04
Maialen Aramendia, taldekideekin, Setmana de Valenciako aurkezpenean.

Gaurtik larunbatera bitartean 4 etapa ditu aurrez aurre iturmendiarrak

Gaur hasi eta larunbatean despedituko da Emakumezkoen Setmana de Valencia lasterketa. 27 talde lehiatuko dira. Espainiako selekzioarekin lehiatuko da Maialen Aramendia iturmendiarra. Proba hau UCI-ko emakumezkoen lasterketen egutegian kokatuta dago, eta elite eta jubenil mailakoa da. Jubenilen mailan hautatutakoen artean Maialen Aramendia Telleria (CAF Turnkey Engineering) iturmendiarra dago. Sara Martin izango du taldekide. 23 urtez azpikoan aritzeko Sandra Alonso eta Miriam Gardachal aukeratu dituzte, eta elite mailan Lorena Ordiñana eta Sandra Trevilla.

Gaur taldekako erlojupekoa jokatuko dute, Vila-realen. Bihar etapa nagusiaren txanda izango da, Gandian (110 km), hirugarrena, Alacanten jokatuko da (87 km) eta laugarrena, eta azkena, Valentzian (96 km).

Ondoren Belgika eta Holanda
CAF Turnkey Engineering taldeak martxoaren 26an Gent-Wevelgem txirrindularitza proba klasikoan parte hartuko du, Belgikan, eta apirilaren 21ean eta 23an EPZ Omloop van Borsele proban, Herbehereetan, talde misto bezala, hau da, beste taldeek utzitako korrikalariekin. Aipatu bi probak UCI-ko Nazioen Koparako baliagarriak dira eta Europako txirrindulari onenak lehiatzen dira bertan. CAF Turnkey Engineering taldeko Maialen Aramendia iturmendiarra da aipatu probetan arituko den txirrindularietako bat, Niki de Wit, Nekane Gomez, Isabel Martín, Aroa Gorostiza eta Sofia Rodriguezekin batera.