Laranja-tarta

Erabiltzailearen aurpegia



OSAGAIAK (15 lag.)

Bizkotxoa
170 g irin
150 g azukre
5 arrautza
1 poltsa legami

Laranja-krema
1 l laranja-zuku
200 g azukre
100 g irin
4 arrautza
6 gorringo

Bizkotxoa bustitzeko saltsa
azukrea
ura
1 kopa vodka

Laranja konfitatuak
3 laranja
½ l ur
150 g azukre

Esne-gain harrotua
1 l esne-gain
100 g azukre

Kakao-saltsa
100 g kakao (garratza)
200 g ur
50 g azukre

kanela-hautsa

NOLA EGIN

Bizkotxoa
  • Ontzi batean, zuringoak harrotu. Beste batean, gorringoak harrotu, azukrearekin batera ...

Txerrikume errea

Erabiltzailearen aurpegia




OSAGAIAK (8 lag.)

Txerrikume-errea
1 txerrikume
gatz larria
3 baso ur                                                        
 
Entsalada
1 letxuga
1 eskarola
1 tipula                   
gatza
oliba-olioa
ozpina


NOLA EGIN

Txerrikume errea
  • Txerrikumea luzetara mozturik izanen dugu.
  • Txerrikumea garbitu eta gatza eman.
  • Jarri parrilla labeko erretiluaren gainean, eta jarri txerrikumea parrillaren gainean, azala beheraka duela. Bota 3 baso ur erretilura.
  • Sartu txerrikumea labean, 170º-180º-tan, eta eduki 90 bat minutuz ...

Kiwi-saltsa marrubi-moussearekin

Erabiltzailearen aurpegia



OSAGAIAK (15 lag.)

Kiwi-saltsa
1 kg kiwi
200 g azukre
100 g ur
6 gelatina
1 kopa vodka

Marrubi-moussea
1 kg marrubi
200 g azukre
100 g ur
6 gelatina
1/2 l esne-gain

Apaintzeko
kakao-hautsa
4 marrubi


NOLA EGIN

Kiwi-saltsa
  • Kiwiak zuritu, zatitu, jarri irabiagailuaren ontzian eta gehitu kopa bat vodka.
  • Almibarra egiteko, fruta-kiloko 200 g azukre beharko ditugu. Jarri eltze batean azukrea eta ura. Sutan eduki, azukrea desegin arte. Utzi epeltzen.
  • Jarri gelatinak ur pixka batean, hidratatzeko. Hidratatutakoan ...

Ahate-bularkia, patata-purearekin eta ziape-saltsarekin

Erabiltzailearen aurpegia



OSAGAIAK (4 lag.)

Ahate-bularkiak
2 ahate-bularki

Patata-purea
1 kg patata
ura
gatza
gurina
esne-gaina
1 gorringo

Ziape-saltsa
1 bote txiki ziape
1/2 l haragi-salda
gurina
irina
esne-gaina
gatza



NOLA EGIN

Patata-purea
  • Patatak zuritu, zatitu eta egosi; gatza eman.
  • Egositakoan, ur erdia-edo kendu eta gehitu gurin eta esne-gain pixka bat. Egosi dena pixka batean eta irabiagailuarekin txikitu.
  • Azkenik, gehitu gorringoa eta nahastu.

Ziape-saltsa
  • Urtu gurin pixka bat ontzi batean. Urtutakoan, gehitu irin pixka bat eta ongi nahastu. Gehitu haragi-salda beroa ...

Malagako entsalada, bakailaoarekin, laranjekin eta olibekin

Erabiltzailearen aurpegia



OSAGAIAK (4 lag.)

Entsalada
400 g bakailao
1 laranja
olibak
oliba-olioa
ozpina
gatza


NOLA EGIN

Laranja
  • Laranjak ongi zuritu eta laranja-atalak banan-banan bereizi, azalik gabe.
  • Gorde laranjak askatu duen zukua, ozpin-olioa egiteko.

Ozpin-olioa
  • Moztu bakailaoa 2-3 cm-ko takotan eta azala bereizi, pil-pil saltsa egiteko.
  • Jarri zartagin batean bakailaoaren azala oliotan, pil-pila egiteko. Jarri zartagina sutan, su txikian, eta aldian-aldian eragin zartaginari. Gehitu laranja-zukua eta eduki su txikian eten gabe eraginez, pil-pila egin arte. Egindakoan, iragazi eta gorde.

Bakailaoa
  • Jarri bakailao-zatiak ...

Budina

Erabiltzailearen aurpegia



OSAGAIAK (6 lag.)

Budina
aranpasa batzuk
Portoko ardoa
6 arrautza
150 g azukre
1 l esne
1 bizkotxo zati

Karamelua
azukrea
ura

Karamelu-saltsa
azukrea
ura
200 ml esne-gain


NOLA EGIN

Aranpasak
  • Bezperan, jarri Portoko ardoan beratzen.

Budina
  • Jarri bizkotxo zatiak (edo sobratu zaizkigun petit-chouxak, ogi-xerra txigortuak...) ontzi batean, eta gehitu aranpasak beratzeko erabili dugun ardoa. Txikitu aranpasak (haziak kenduta; hazirik gabeak erabili) eta gehitu bizkotxo zatiei; nahastu.
  • Irakinarazi esnea eltze batean. Nahi izanez gero, gehitu kanela makila, limoi edota laranja ...

Oilasko izterrak parrillan, zerbekin

Erabiltzailearen aurpegia



OSAGAIAK (4 lag.)

Zerba
1 zerba
oliba-olioa
gatza
irina
2 baratxuri
4 urdai-xerra lodi

Parrillarako saltsa
oliba-olioa
4 baratxuri
ozpina
1 kopa koñak

Oilaskoa
4 izter
gatza


NOLA EGIN

Zerba orri-mamiak, penkak
  • Bereizi zati zuria (orri-mamiak, penkak) eta berdea, eta moztu orri-mamiak 3-4 cm-ko zatitan. Garbitu. Gorde zati berdea.
  • Jarri eltze batean ura berotzen, gatza emanda. Irakiten hasitakoan, gehitu zerba zatiak, tapa jarri eta irakinarazi 10 bat minutuz. Egindakoan, atera erretilu batera eta salda gorde.

  • Jarri kazola zabal batean oliba-olioa ...

Tolosaldeko nahaskia

Erabiltzailearen aurpegia
 


OSAGAIAK (4 lag.)

Babarrunak
100 g babarrun gorri
1⁄2 tipula
oliba-olioa
gatza

Aza
200 g aza
oliba-olioa
gatza

Odolkia
1 odolki

Nahaskia
8 arrautza
oliba-olioa
gatza


NOLA EGIN

Babarrun-saltsa
  • Bezperan, utzi babarrunak uretan beratzen. Hurrengo egunean, beratzeko erabili dugun ur horretan bertan, gehitu olioa eta tipula erdia, txiki-txiki mozturik. Su txikian egiten utzi, eta bukaeran gatza eman, ia eginik daudenean. Irabiagailuarekin txikitu eta iragazi. Probatu eta gatza eman, behar badu. Otorduren batean sobratu zaizkigunak ere aprobetxa ditzakegu.

Aza ...

Natillak

Erabiltzailearen aurpegia



OSAGAIAK (4 lag.)

Natillak
1 l esne
6 gorringo
200 g azukre
kanela
gurina
1 kanela makila
1 limoi azal


NOLA EGIN

Natillak
  • Jarri eltze batean esnea eta kanela makila, eta berotu, irakin arte. Esnea sutatik kendu.
  • Nahastu katilu batean azukrea eta gorringoak.
  • Esnea pixka bat hoztutakoan, nahastu esnea eta azukre-gorringoak katiluan, pixkanaka-pixkanaka.
  • Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan eta etengabe nahastu, baina ez du irakin behar. Etengabe nahastu egurrezko koilara batekin. Nahikoa loditutakoan, koilaran arrastoa uzten duenean, egina ...

Bakailaoa plantxan, borraja-saltsarekin eta tipula freskoen saltsarekin

Erabiltzailearen aurpegia



OSAGAIAK (4 lag.)

Bakailaoa
1 kg bakailao

Borraja-saltsa
1 borraja
ekilore-olioa
ura
gatza

Tipula freskoen saltsa
4 tipula fresko
oliba-olioa
gurina
irina


NOLA EGIN

Borraja-saltsa
  • Borraja garbitu eta moztu, orri eta guzti.
  • Jarri eltze batean ura eta gatza, eta berotu irakiten hasi arte. Irakiten ari dela, gehitu borraja eta jarri tapa. Berriz irakiten hasten denetik kontatzen hasita, egosi 5 bat minutuz.
  • Atera borraja eltze altu batera eta gehitu egosteko erabili dugun ur pixka bat, borrajak duen bolumenaren erdia-edo. Irabiagailuarekin ongi-ongi ...

Hegaluze-eskalopea, piper gorrien saltsarekin eta tipula potxatuarekin

Erabiltzailearen aurpegia



OSAGAIAK (4 lag.)

Hegaluzea
400 g hegaluze-solomo
gatza
irina
1 arrautza
ogi birrindua

Piper gorrien saltsa
1 pipermorro gorri
1 patata
gatza
oliba-olioa
ura

Tipula
1 tipula
ozpina
gatza
oliba-olioa


NOLA EGIN

Piper gorrien saltsa
  • Moztu piper gorria eta oliotan potxatu, gatza emanda.
  • Potxatutakoan, gehitu patata bat, zuriturik eta zatiturik, eta sueztitu pixka batean.
  • Urez estali eta sutan eduki patata egin arte.
  • Irabiagailuarekin txikitu, iragazi eta irakinaldi bat eman.

Tipula
  • Tipula txikitu eta potxatu, gatza emanda.
  • Ongi-ongi potxatutakoan, gehitu zorrotada ...

Sagartegieta

Erabiltzailearen aurpegia
Hegoak zabaldu eta zeruan iltzatuta gelditzen diren arrano handi horietako batek ikusi du ertzainen kotxea Maltzaga parean Elgoibarrerako bidea hartzen. Atzeko jarlekuan mutil bakarra dago, eskuak lotuta, ezagutzen ez dituen paraje hauek begira. Martutenera daramate, ezagutzen ez duen mundu batera, Martutenera. Kotxea gidatzen duen ertzaina eta bere aldameneko morroia solasaldi alaian doaz bidean aurrera. Arranoak […]

Fakturak, eskuz eta txukun

Erabiltzailearen aurpegia
Ander Izagirreren post bat irakurri dut: Le diré que no tengo internet. Bertan, eskuidatzi bat erakusten du Anderrek, jada ikusten oso zaila den kaligrafia txukun batez idatzia. Burura etorri zait nik ere horrelako perlatxoren bat badudala: San Blas tailerreko faktura bat! Altxor hutsa da hau ere: artikulo bat jan gabe, egindako lanak azaltzen dira eta […]

Interneten gaude!

Erabiltzailearen aurpegia
Uzarraga bizirik mantentzeko taldea sortu ondoren, gure bloga edukitzeko aukera eman digu Goienak. Eskertzen dugu! Poliki-poliki edukiz betetzen joango gara. .

Aittune Juan Martin

Erabiltzailearen aurpegia
Orbeak antolatutako saio batean izan nintzen Donostian. Bizikleta berri baten aurkezpena dela eta, Orbea eta CoCreable enpresak, bizikleta hautaketa prozesua hobetu nahian dabiltza. Bizikleta erosteko orduan kontuan zer hartzen dugun aztertu genuen: nola eta zergatik erabakitzen dugun erostea, zeri ematen diogun garrantzi gehiago eta horrelakoak jorratu genituen. Nire kasua azaltzean, aipatu nuen bizikleta objetu hotz […]

Laguntzaileak