"Kalitatezko zerbitzu bat eman dezakegu orain”

  Gizartea  Sakana

"Kalitatezko zerbitzu bat eman dezakegu orain”

Anfas elkarteak Lakuntzan duen Sakanako egoitza azaroan mustu zuen. Amaia Martinez Salsamendik elkartearen eta eskaintzen dituen zerbitzuen berri eman zigun.

Zailtasunak dituzten haur eta familiendako, erreferentzia

  Gizartea  Sakana

Zailtasunak dituzten haur eta familiendako, erreferentzia

Azaroan mustu zuen Anfas elkarteak Lakuntzan duen egoitza berria, eta jada bertako langileek nabaritu dute jende gehiagok ezagutzen duela eurek eskaintzen dituzten zerbitzuak. Haur zein familiendako hainbat programa eta aholkularitza eskaintzen dute, eta, egun, 25 familia daude izen emanda programa batean edo bestean; haurren arreta goiztiarra da programarik arrakastatsuena. Etorkizun hurbil batean, aisialdirako programa aurrera ateratzea da helburu nagusia

“Txapelketa nagusian egin nuena baino hobeto egin dezaket bertsotan”

  Kultura  Sakana

“Txapelketa nagusian egin nuena baino hobeto egin dezaket bertsotan”

Nafarroako txapeldunorde geratu ondoren, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu du lehen aldiz Eneko Lazkoz bertsolari etxarriarrak. Final laurdenetan sartu zen txapelketa nagusian eta Tolosan jokatutako zuen lehenengo kanporaketan agur esan zion txapelketari.  Berriz ere parte hartu eta beste aho zapore batekin amaitzea gustatuko litzaioke.

Integrazioaren alde, 30 urteko bidea Sakanan

  Gizartea  Lakuntza  Sakana

Integrazioaren alde, 30 urteko bidea Sakanan

Lakuntzan dagoen Tasubinsako lantokiak 30 urte bete ditu ezgaitu intelektualak gizartean eta lan munduan integratzen laguntzen. Sakanako zein Nafarroako enpresen lanak azpikontratatuz jarduten dute, eta azken bi urteak onak izan dira lan ikuspegitik. Dena den, 30 urte hauetan egoera asko aldatu da, eta garai batean ez bezala, Sakanako zein Nafarroa osoko enpresen lanak azpikontratatzea beharrezkoa da egitura mantentzeko.

Laguntzaileak