Inauteriak ihoteak 2017

Mamuxarroak atzo. Mamuxarroak bihar

Erabiltzailearen aurpegia

Atzo inauteriko aurreneko eguna ospatu zuten Unanun. Urtero bezala, herriko hainbat gazte kontzejuko lokalean bildu ziren 16:30ak aldera, mamuxarroz janzteko. Mozorrotu ondoren, zigorra hartu eta unanuarrak zirikatzera abiatu ziren. Herritik barrena ibili ziren lasterketa ederrak sortaraziz eta herrikideak berotuz. Bihar garai berean bueltatuko dira mamuxarroak.