Betiko arku dramatikoak espazio narratibo berrietan

Erabiltzailearen aurpegia

Streamer-en eta YouTuber-en narratiben azterketan gai interesgarri bat topatu dut: pertsonaiak lantzeko erabiltzen diren eboluzioak edo eraldaketak Karmaland bezalako espazio narratibo berrietan.

Dena sinplifikatu daiteke. Esan daiteke zineman ikusten diren pertsonaia guztiak arku dramatiko gutxi batzuetatik ateratzen direla. Liderretatik mitoetara egiten duen arkua (Braveheart, Gladiator), haurretatik helduetara egiten duen arkua (Good Will Hunting, Chihiroren bidaia), eta hutsetik heroietara egiten duen arkua (Spiderman, Unbreakable) dira ezagunenak. 

Baina arku guztiak ez dira positiboak, eta badago bat ikusleari asko gustatzen zaiona: zintzoa izatetik doilorra izatera egiten duena. Ez dakit morboarengatik edo zergatik ote den, baina azken urteetan izan ditugun pertsonaia gozagarrietako batzuk gaizkilearen muga pasatu dutenak izan dira. Walter White-tik Heisenberg-era, Harvey Dent-etik Dos Caras-era eta Anakin Skywalker-etik Darth Vader-era. Zintzo bezela hasi eta gaizkile bezala amaitu dute horiek, eta arku zirraragarriak eman dizkigute.

Ba orain arku hori bera ikusi dut Youtuberrek antolatutako serie moduko kontaketa batean. Erabat inprobisatua eta mugatua, ezin da zineman landu diren pertsonaien zehaztasunarekin konparatu, baina badauzka betiko narratibak ez dituen abantaila batzuk. Abantaila horiek zein diren aztertu ditut nire azken bideoan.