guaixe.eus

#ALTSASUMARTXAN

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea
#ALTSASUMARTXAN

Altsasu Auziko auzipetu eta gurasoei sostengua emateko Sakanako, Arabako Lautada eta Gipuzkoako Goierriko alkate eta ordezkariak larunbatean bildu ziren Arbizun, #AltsasuMartxan herri-ekimenak Nafarroan zehar egindako bere 6. etapan.

Martxa 11:30 aldera Irurtzundik eta Ziorditik Arbizurantz abiatu zen. Bertara ailegatu ondoren, 12:30etan, kiroldegiaren inguruan jendeak autoetatik jaitsi eta udaletxerantz jo zuten pankarta baten atzetik, Burundar txistulariak taldeak animaturik. Udaletxean Araiako txalapartariek lekukoa hartu zuten. Erritmoarekin ekitaldiari hasiera ematen. Eguraldi txarra zela eta, ekimena udaletxearen barrenan izan zen. Bertan, Oier Lakuntza Irigoien bertsolari eta fisikari sakandarrak gazteriaren aldeko aldarrikapena bertsotan jarri zuen: “gazteak preso mantentzea dela hemen delitu bakarra”.

Aurkezleek Lakuntzaren bertsoak eskertu eta Arbizuraino babesa emateko hurbildu ziren herrien izenak gogorarazi zituzten. Jarraian, Arbizuko alkate Karmele Marañonek hitza hartu zuen eta Altsasuko taberna batean gertatutakoa ez zela terrorismoa eta justizia egin behar dela aldarrikatu zuen. Ildo berean hitz egin zuen David Orozek, Urdiaingo alkateak eta Sakanako Mankomunitateko lehendakariak.

Ekimena despeditzeko, Altsasu Gurasoen izenean Gotzon Urrizolak, hunkiturik, hilabete hauetan guztietan jasotzen ari diren elkartasuna eta indarra eskertu zuen. Justizia behar dutela, ez dela terrorismoa eta gazteak aske uzteko deia egin zuen.

Manifestaziorako deia
Azkenik, plazan, alkateek eta Altsasuko auzipetuen senideek argazkiak hartuz, larunbateko manifestazioaren deialdia egin zuten. Iruñeko manifestazioa erraldoia eta anitza izateko.Arbizuko Udalak, eguraldia atertu zuenean, plazan auzatea eskaini zuen. Haize Berriak bandak, trikitilariek eta Araiako txalapartariek girotu zut en plaza. Photocalll bat egin zen “Ni ere han izango naiz / Yo también iré” kanpainarako, eta Iruñera joateko gonbidapena egin zuten. Azken hori sare sozialen bidez ere zabaltzen ari da.

Ikusi argazki guztiak handiago

#ALTSASUMARTXAN - 1

#ALTSASUMARTXAN - 2

#ALTSASUMARTXAN - 3

#ALTSASUMARTXAN - 4

#ALTSASUMARTXAN - 5

#ALTSASUMARTXAN - 6

#ALTSASUMARTXAN - 7

#ALTSASUMARTXAN - 8

#ALTSASUMARTXAN - 9

#ALTSASUMARTXAN - 10

#ALTSASUMARTXAN - 11

#ALTSASUMARTXAN - 12

#ALTSASUMARTXAN - 13

#ALTSASUMARTXAN - 14

#ALTSASUMARTXAN - 15

#ALTSASUMARTXAN - 16

#ALTSASUMARTXAN - 17

#ALTSASUMARTXAN - 18

#ALTSASUMARTXAN - 19

#ALTSASUMARTXAN - 20

#ALTSASUMARTXAN - 21

#ALTSASUMARTXAN - 22

#ALTSASUMARTXAN - 23

#ALTSASUMARTXAN - 24

#ALTSASUMARTXAN - 25

#ALTSASUMARTXAN - 26

#ALTSASUMARTXAN - 27

#ALTSASUMARTXAN - 28

#ALTSASUMARTXAN - 29

#ALTSASUMARTXAN - 30

#ALTSASUMARTXAN - 31

#ALTSASUMARTXAN - 32

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak