Lehen sektorearen erakusleihoa

Erabiltzailearen aurpegia Rebeka Mendoza Caro 2017ko ira. 21a, 08:49

Arakil-Irurtzungo V. ganadu-azokaren txanda izan zen igande goizean. Bertan, Arbizuko txistorra, Unanuko gazta, Erriberriko txotxongilo egileen edota Urruñako zurginaren postuak zeuden. Eguraldi onak jendearen gerturatzea erraztu zuen eta azokaren giroa paregabea izan zen. Bertan umeak Basajaun bezalako pertsonai mitologiekin jolasten ibili ziren, edo Brun forjakoek botatzen zituzten goxokiak hartzen saiatu ziren eta animaliei jatekoa ematen zieten.

10:00etatik 14:00etara izan zen azoka. Bitartean gazta dastaketa herrikoia egon zen eta bozkatuenenak saridunak izan ziren. Arruazuko Albi gaztandegiak aurreneko bi sariak eskuratu zituen, aurrena gazta normal batekin eta bigarrena keztatu batekin. Azoka despeditu eta gero, Pikuxar elkarteak antolatutako herri bazkarian 65 lagun bildu ziren. Arratsaldean, herri kirolak egon ziren.