Domekan Iturmendiko txanda izan zen

Erabiltzailearen aurpegia Rebeka Mendoza Caro 2018ko urt. 25a, 12:21
Argazkilaria: Rebeka

Iturmendin, sanantondarrak domekako elizkizunean elkartu ziren. Mezan erlikia gurtu eta Manuel Orikain hildako kofradea omendu zuten. Aipatu beharra dago, Iturmendiko elizan San Antonen irudiaz aparte, San Cristobalen irudi bat dagoela. Azken hori, bidaiarien patroia da eta, beraz, mandazainekin zerikusia du. Irudia XIX. mendekoa da, Iturmendiko bizilagun batek oparitutakoa.




Elizkizunaren ondoren apaiz-etxean bilkura egin zuten. Bertan, kofradiak dituen 24 kideen artean aurtengo abanderatua aukeratu zen: Pedro Mari Eskisabel. Kofradiaren liburuan horiek, diru kontuak eta bestelakoak jaso zituzten. Kofradeen kuota 2 eurokoa da. Bilera despeditu eta gero, 19 kofrade Aritzaga elkartean bazkaltzera elkartu ziren.

Nicolas Arbizu kofradeak geroz eta kofrade gutxiago direla aitortu zuen eta herriko gazteak izena ematera animatzen ditu.