San Migel, egun handia Aralarren

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Etxeberria Pikabea 2015ko ira. 29a, 07:45

Gaur da San Migel eguna eta egun horrekin, atzera ere, Aralarko santutegia fededunen eta sainduari debozioa diotenen topagune bihurtuko da. Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren kofradiak jakinarazi duenez, 9:00etan, 10:00etan eta 11:00etan meza isilak izanen dira. 12:30etakoa izanen da meza nagusia. Eta 18:00etan, berriz, meza isila izanen da. Sainduaren eguneko elizkizun bakoitzaren ondoren fededunek aingeruaren irudia gurtzeko aukera izanen dute. Gainera, goiz guztian apaizak aitorlekuetan izanen dira, hala nahi dutenen aitortzak entzuten.