Kartelgintza

Erabiltzailearen aurpegia Argiñe Berastegi Lizarraga 2016ko uzt. 8a, 08:01

kolaboratzaileak

Inoiz entzun dut Arte eta Ohitura herrikoia garapen material, artistiko eta espiritualak direla, herritik herriarentzat sortu eta hedatuak. Uda garaia iristearekin batera herrietako kaleetan festa, kontzertu edo ekitaldi desberdinetako kartelez josita agertzen zaizkigu kaleak, gure kulturaren parte diren jaiak modu artistiko batean irudikatzen ditugularik.

Kartelgintza XIX mendean sortu zen litografiaren garapenarekin batera. Izan ere, teknika honek modu erakargarri eta ekonomikoan irudiak sortzeko aukera eskaini zuen, kartelaren bat bateko hedapena ekarriz. Berehala Paris, Milan eta Berlingo karrikak “kaleko galeria arte” bilakatu ziren.

Parisen, Toulouse-Lautrec eta Alphonse Mucha artisten kartelek kartelgintza Arte kategoriaraino hedatu zuten. Kartela, zerbait dekoratiboa bezala ulertuz. Ordea, Europako beste herrialdeetan, ekitaldi kulturalak, opera, zirkua zein zezenketak iragartzeko erabili zen.

Kartelaren estetika ere herrialdearen araberakoa izan zen, tokian tokiko moda eta korronte artistikoak jarraituz. Holandan ordena eta konposizio lineala izan ziren nagusi, Italian, aldiz, drama eta eskala perfektuak zuten protagonismoa eta Holandan Erdi Aroko kutsua eta zintzotasuna.

Gerra garaietan kartelak beste kutsu oso ezberdina hartu zuen. Izan ere, propaganda politikoa egiteko erabili zuten. Esanguratsua da, I. Gerrate Mundialean 2 urtetan Ameriketan 20 milioi kartel sortu zituztela, bai dirua bildu, soldaduak kontratatu edota produkzioa estimulatzeko.

Kartelaren papera eta itxura gizartearen aldaketa eta beharrei erantzuteko aldatzen joan da azken 100 urteetan. Gaur egun, kartelak bere garapena jarraitzen du teknologia berrien eta Interneten hedapenari lotuta.