Graffiti Murala

Erabiltzailearen aurpegia Argiñe Berastegi Lizarraga 2017ko ots. 3a, 08:05

kolaboratzaileak

2015ean Jean Michel Basquiat artista urbanoaren lanak Bilboko Guggenheim museoan erakutsi ziren. Eta, horregatik muralaren prestigioa ahalbidetzen duen adibidetzat hartu nahi dut.

Murala, aspalditik datorren diziplina artistikoa da. Arte mota edo egiteko modu honen lehen aztarnak, prehistorian, kobazuloetako paretetan topa ditzakegu. Beranduago, antzinaroan, paretetan eta hormetan egindako margoak oso ohikoak izan ziren. Gotikoan aldiz,  bidrieren ospeagatik muralak indarra galdu zuen. Baina, errenazimendu garaian, muralak berriro bere lekua berreskuratu zuen. Horren adibide “Capilla Sixtina”-ko mural erraldoia dugu.

Orain dela ez asko, muralak Latinoamerikako iraultzetan ezinbesteko papera jorratu zuen, zenbait kasutan, iraultzaren ikono bilakatu delarik. Kubako mural-propagandistikoak esanguratsuak dira ideia hori indartzeko garaian.

Gaur egungo artista urbanoek 90. hamarkadan kaleak graffitiz betetzen zituztenak dituzte aitzindari, eta egun arte galeriek eta markek euren lanak eskatzen dituzte, gure espazio publiko zein pribatuak apaintzeko. Kale eta espazioetan euren aztarna uzten dituzten artista hauek arkitektura urbanoa mihise moduan erabiltzen dute.

Grafiti-Muralek kaleak kolorez, alaitasunez eta esanahiez betetzen dituzte. Konposaketa lineal eta sotilek espazioa eralda dezakete. Auzo baten bizitza alda dezake. Espazio ahaztu bat , bilgune bilakatu.
Bere dimentsio eta espazio arkitektonikoetan duen lekuagatik, arte murala giza-kulturaren bozgorailua ere bada. Beraz, graffitia, bere izaera artistiko eta monumentalean, pintura muralaren forma garaikide eta urbanoa kontsidera dezakegu.