Milaka eta milaka beldar Urbasan

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2015ko ira. 14a, 20:56

Gorosti Natur Zientzia Elkarteko foroetan emandako informazioari esker, Urbasara abiatzen gara miloika beldar ikusteko nahian.  Urrutian zuhaitzak biluzik ikusten ditugu opatuko dugunaren seinalea bihurtuz.  Ez gara bidean ia gelditzen ez baitakigu non dagoen helburua.  Bapatean, ordea, eskuinean argitasun gehiago ikusten dugu.  Norabidea aldatzen dugu, baina pagadian jarraitzen dugu.  Euri hotsa dirudi.  Gora begira isilik geratzen gara.  Oker genbiltzala, ordea, konturatu gara hots hori ez baitu eruiak egiten baizik eta beldarrek hostoak jatean.  HARRIGARRIA!!!

Gutxi batzuk zetazko harietatik zintzilik daude, beste batzuk lehian baleude, enborretatik gora igotzen dira urrirako bizirik irauteko behar dituzten bost zentimetro horiek lortzeko asmoz.  Eta, beste batzuek lurra estaltzen dute, ezin pausorik eman zapaldu gabe.  Sentsazio arrotza uzten digu bizi ari garen egoera honek.

Pagoak sentierarazten gaituzte gu ere hanketatik gora igotzen ari baitira eta beste batzuk ilearekin nahasten dira zuhaitzetatik erorita.  LILURAGARRIA!!!  Batzuk azken fasean daude marroiak baitira, besteak berdeak dira oraindik.

Urrian krisalidak izanen dira eta negua horrela igaroko dute.  Apirilaren erdialdean birsortuko da tximeleta gautarra bihurtuz.  Bakoitzak 300-400 arrautz errungo ditu, horietatik beldarrak aterako dira eta beste ziklo berri bati hasiera emanen diote.

Gogoan duzue uztailean tximeleta baten hilerri bat aipatu nuela eta bertan tximeleta gautar asko hilda zeudela?  Calliteara pudibunda zen eta beldar hauek tximeleta hori izanen dira.

Gero eta gehiago jakin, gero eta gutxiago dakit, baina gero eta gehiago ikusten dut.