Mundu bat

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko urt. 23a, 21:48

Victor J. Hernández-en eta Juan Varelaren eskutik, eta harraparien bideak ezagutzeko asmoz, argitaratu zuten liburuan bete betean sartzen naiz.   Oso liburu interesgarria.  Bertan informazio asko opatu dezakegu hegazti harraparien inguruan: nola behatu, zer hartu kontuan, gautarrak, egunekoak, familia motak, espezieak, bitxikeriak… hau guztia Varelaren ilustrazio zoragarriekin lagunduta.

 

Atzo Urdalurren zapelatz arrunta bat ikusi genuen.  Gaztea nonbait eta jateko zerbait harrapatzeko irrikitan zegoen.  Pinu baten puntan erne, izugarrizko bista izanen zuelakoan nago. Nahi gabe, liburua burura datorkit.  Informazioa errepasatzen dut begira geratzen natzaion bitartean. Eskertzen dut denbora izana argazki batzuk ateratzeko eta lasai asko berari begira gelditzeko.  Une lasaiak, denborak ez du mugarik. Eta bat-batean, zast! Lurrera hegaz egin zuen, baina ez zuen zorterik izan eta berriro gorantz jo zuen.  Azkenean gure begistatik urrundu zen.

 

Jakinmina piztu ezagutzen ez duzun horretan, eta mundu bat opatuko duzu bertan.