Iledun ilarak

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko mar. 20a, 21:43

Joan den astean prozesionariarekin egin nuen topo.  Ohikoa denez, ilaran zeuden hainbat.  Urtarriletik martxora arte hasten omen dira pinuetan egiten dituzten habietatik lurrera jaisten eta gero lurperatzen dira, urte bat, bi, hiru edo lau urtez.

Thaumetopoea pityocampa lepidoptero bat da nahiz eta egun pare bat besterik ez bizi.  Lehen produktu kimikoek botatzen zizkieten hiltzeko abioneta bat erabiliz, orain berriz, Foray-48 B erabiltzen dute, produktu biologikoa omen da ingurumena kaltetuta suertatu ez dadin. Gainera, helikopteroen bidez egiten dute fumigazioa abioneta baino gehiago jaitsi daitekelako. Baina, badaude beste metodo batzuk prozesionaria ez zabaltzeko: bat da feromonaz beteriko kutxa batzuk eta beste metodo bat da onddo mota bat.

Cordiceps militaris pinuditan daude baita pagaditan ere. Laranja kolorekoak dira eta oso oso txikiak, bista ona izan behar da ikusteko. Prozesionaria batzuk aurrera aterako dira, beste batzuk hilko dira eta euren gorputzetatik onddo hau jaioko da. Arma naturala izan daiteke prozesionaren aurka.  Emaitzak ikusi behar.