Erne Europatik datozkigun mezuekin!!!!!

Erabiltzailearen aurpegia Bego Zestau, Inmigrazio Zerbitzua 2015ko urr. 23a, 08:00

Europar Batasuneko Estatu eta Gobernuetako buruzagiak, Bruselan bilduta, besteak beste, migrazioez eztabaidatzeko. Edo: Turkia, Egipto edota Tunez bezalako lurraldeak Europara datozen pertsonen gehiengoa jasotzeko nola egin; “etorkin ekonomikoendako” Europa nola itxi; eta deportazioak gehitzeaz eztabaidatzeko.
Errefuxiatuekiko adierazi duen elkartasun irudia erabili nahi du Europak milaka eta milaka pertsona deportatzeko palanka gisa. Hau da:

• Migratzaile ekonomikoak errefuxiatuen aurrean. Migratzaileak ere egoera larri eta bortitzez ihesi doaz, askotan bidean bizia utziz. Europa arduratzen da errefuxiatu eta etorkinen arteko aldea nabarmentzeaz. Eta Nazioarteko Giza Eskubideen (NGE) 13. artikulua?

• Lurralde seguruez: Asilo eskubidea nork eskatu mugatzeko, Europa “seguruak” deitzen dituen lurraldeen zerrenda osatzen ari da. Hala, Siria edo Iraketik ez datozen pertsonak ezingo dute babesa bermatzen dieten eskubidera heldu. Zentzugabekeria galanta. Non gelditzen da NGE-n 14.artikulua?

• Itzulera politiken eraginkortasuna hobetzeaz: Deportazioak. 2015. honetan 400.000 pertsonek baino gehiagok eskatu dute asiloa, deportatuak izango dira, bai jatorriko lurraldeetara baita Europak akordio bilateralak dituen lurraldeetara: Turkia edo Maroko, adibidez. Eta deportazioa praktikatzen ez duten lurraldeak zigortuak izango dira. Eskaerak aztertzeko zentroak ere sortu nahi dira, non batetik asilo eskubidea duten pertsonak sailkatuko diren eta bestetik deportatuko direnak. NGE-n 9. artikulua?

• Mugak indartzea. Adostasuna erabatekoa.

• Berrartzea eta negoziazioak hirugarren lurraldeekin. Laguntza ekonomiko eta bisen ordainetan deportatuak direnak berrartzeko akordioak. GIZA ESKUBIDEAK???

• Larrialdietarako laguntzez Afrikan. Kontraesan galanta: kooperaziorako aurrekontuetan ikaragarrizko murrizketa baimendu duten Europako buruek, larrialdietarako 1.800 miloi eurotako fondoa erabiltzea hartu zuten bere gain.