2017 denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2017ko mar. 14a, 12:37
Aste bukaerako kronika

Pasa den aste buruan C.C. BURUNDA TxEko talde guztiak martxan jarri ziren.

Eskoletako neska mutilak entrenamenduekin hasi ziren Larunbat arratsaldean. Taldeko neskak beste alde batetik emakumearen egunaren barruan eskolen erakustaldian parte hartu zuten.

Kadeteek berriz lasterketei hasiera heman zioten Larunbat arratsaldean. Aiarako birak 3. etapa korritu zuten Kexan hasi eta Murgan bukatuz. Iker Mintegi 19ª eta Unai Aznarrek 25ª bukatu zuten.

Juniorrek berriz Igande arratsaldean Azpeitiraino joan ziren eta hotz eta euri askorekin korritu zuten. Hemen Iñigo Fernandez 10ª, Ailetz Lasa 21ª eta Juan Rioñok 22ª bukatu zuten 3ª geratuz teldeeeka.

Larunbatean berriz Tafallako belodromoan Espàinia kopako 2. jardunaldia ospatu zen eta bertan C.C. BURUNDA TxE taldeko Hodei Zia eta Mateo Gonzalez egon ziren, Nafar eta Gaztela Leongo selekzioekin.

ZORIONAK DENEI !!!!!!!