C.C. BURUNDA TxE

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2017ko mai. 3a, 11:34
Aste bukaerako kronika

Lasterketaz beteriko aste bukaera pasatakoa gure taldeentzat.

Juniorrak 3 lasterketa izan dituzte.

Larunbat goizean Amurrion izan zuten , EH txapelketarako puntuagarria zen lasterketa eta hemen Ailetz LAsak 14ª eta Hodei Ziak 53ª bukatu zuten. Larunbat arratsaldean berriz Lizarran hibili ziren eta hemen Ailetz Lasak 5ª, Iñigo fernendezek 13ª eta Josu Jakak 30ª bukatu zuten eta taldeeka 4ª izan ziren eta aste burua bukatzeko Etxeberrin hasi eta Goldarazen bukatzen zen lasterketa izan zuten. Ailetz lasak 11ª, Iñigo Fernandezek 23ª, Hodei Ziak 37ª eta Josu Jakak 46ª iritsi ziren, taldeeka 6ª geratuz

Kadeteek berriz bi lasterketa izan zituzten Arabaldean. Larunbat arratsaldean Respaldizara joan ziren korritzera eta Unai Aznarrek 2ª eta Iker Mintegik 9ª bukatu zuten. Astelehen goizean berriz Amurrion izan zuten lasterketa eta hemen Unai Villalobosek 9ª eta Iker Mintegik 15ª bukatu zuten.

Eskoletako neska mutilak berriz larunbat arratsaldean Urantzin korritu zuten eta izugarrizko haizearekin bikain hibili ziren eta Astelehen goizean NKJ lehenengo jardunaldia izan zuten Atarrabian eta hemen ere bikain hibili ziren.

ZORIONAK ETA ANIMO DENEI!!!!!!!!!