Hegaldatu

Erabiltzailearen aurpegia
Hegaldatu
  Mozkortzen ahalko nintzen antsiolitiko indartsuekin edo vodka merkearekin. Kokainaren menpeko bihurtzen ahalko nintzen, telenobelena edo txokolatearena. Zure absentzien adikzioa garatzen ahalko nuen, zure ezinikusiarena, zure oinazearena, zure kontraesanen zerrendarena, baina nahiago izan nuen jakin zer ote ziren bizkarrean jaiotzen ari zitzaizkidan bi kozkorrak, eta, orduan, hegaldatu.

Osorik irakurri