Hemen gara

Hemen gara, baina egon gabeko lekuetara joaten da maiz geure burua. Hemen gara, orbainekin bada ere. Bisutsak makurtutako guardasola gara, bere onera bueltatzea lortu, baina ziri bat hautsita ...
Bihotza

Batzuetan hain ezkutatzen zara ondo, inor ez da zu bilatzera ausartzen. Paper zuria zara. Ez-denbora batean bizi zara.
Oroimena

Oroimena hotzikararen modukoa da: behin sumatuta ez zaizu inoiz desagertzen. Castillo Suárez Irudia:
Gaueko itsasoa amildegia da ilargiak ez badu ukitzen

Poema tristeak alaitasunari egindako gorazarre sekretuak dira. Ahal izatera, nik itsasontzi jaio nahiko nuke, bere hondoratzerantz doana, eta badakiena iceberg bat dagoela beretako. Nire bizitza...
Harriak

Badira gau ilunean baino ikusten ez diren hainbat gauza. Beldurrak eta arrainak hil arte hazi eta hazi eta hazi. Anari Irudia:
Kapera txiki bat

Abandonatu nauen jendeari maitagarria deritzot maitagarria eta batez ere argia argia ihesa bertutea izan daitekeelako bertutea traizioa edo hilketa izan daitezkeen bezala baina traizioa edo hilk...
Aholku permanenteki pertinentea

Karriken alde bietara begiratzen irakatsi zigun amak arrebari eta bioi. Kuartelen inguruak saihesten erakutsi zigun, badaezpada ere. Gauza materialei balioa kentzen erakutsi zigun amak arrebari...
Laugarren azalberritzea

Marea igotzen denean estutzen den hondartza horren moduan estutzen bizitza. Eta hitz haien beste aldean, sumatu baino egiten ez zenuen norbait. Barkatzeko eskatzen zenion zeure buruari agian egi...
Nire insomnioaren ateak

Sakana

Nire insomnioaren ateak irekita utziko dizkizut bueltatzen bazara.   Castillo Suárez Irudia: Martino Pietropoli
Errumania

Abenduak hutsak ditu oihartzun. Infinitura biluzik begira, ahots batek norbaiti diotso iragana ez zela emankorra izan, hiriak hondoa jo zuela. Behin nuen maitatu, maitatu, presaz, eta emakume-l...
Irribarre egiteko

Ahaztu genezake. Malkoak xukatu eta isilik jarraitu. Lainoak hartutako txori errari bat bezala bizi, gure iraganaren geografia egin gabe.
Heldu egitea

Heldu egitea zen zure amaren diru zorroan karnet tamainako argazkiak gehitzea. Elena Medel Itzultzailea: Castillo Suárez Irudia: