David Galartza Fernandez: “Aplikazioak aitortzak egiteko prest dauden apaizak non dauden azaltzen dizu”

Erabiltzailearen aurpegia

David Galartza Fernandez, Bera eta Lesakako apaiz iturmendiarra da eta ConfesorGo aplikazioan parte hartzen du. Sakelako telefonoek eta sare sozialek mundua ulertzeko modua aldatu dute. Eskuan eramaten den gailuaren bidez gertuko zein urruneko informazioa jaso daiteke, urrun dagoen pertsonekin komunikatu daiteke, baita gauzak elkartrukatu ere. Jolastu ere egin daiteke. Edozein zaletasuna dela ere, aplikazio bat dago beharrari erantzuteko. Hortaz, eliza katolikoa ez da atzean gelditu: ConfesorGo aplikazioa kaleratu dute aitortzak egiten errazteko. David Galartza apaiza iturmendiarra Bera eta Lesakako bikarioa da, eta ConfesorGo aplikazioaren erabiltzailea da.

1. Zer da ConfesorGo?
Gauza oso arrunta da. Aitortzeko prest dauden apaizak non dauden jakiteko aplikazio bat da. Bi zati ditu. Alde batetik, mugikorrean jakin dezakezu zein parrokia dauden irekiak, batia ordutegiak ere. Izan ere, herri txikietan ez hainbeste, baina hirietan gerta liteke ez jakitea ordutegiak. Beraz, aplikazioaren bidez jakin dezakezu mezen ordutegiak, parrokiak noiz dauden zabalik... Eta, beste aldetik, azaltzen dizu non dauden apaizak konfesatzeko prest. Bigarren zati honetarako apaizak ireki behar du aukera esateko prest dagoela eta leku horretan dagoela.

2. Nolakoa da aplikazioa?
Gaur egun eskuko telefono guztiek GPSak dutenez, aktibatzen duzunean, jendeak jakin dezake non dauden apaizak. Mapa bat da.

3. Aplikazioatik konfesatzeko aukera dago?
Ez, bertan ez. Mapa bat denez zuk badakizu apaizak non daude. Baita mezen ordutegiak, kontzientziaren azterketa, nola konfesatzen den azaltzen du... Aplikazio guztiek bezala baditu atal asko.

4. Orduan, zu sartzen zara aplikazio horretan non zauden eguneratzeko?
Hori da. Ni prest banago klikatu behar dut botoi bat jakin dezaten prest nagoela eta non nagoen. Hori bai, konfesioak amaitzen ditudanean gogoratu behar dut berriz klikatu behar dudala desaktibatzeko eta dagoeneko ez nagoelako prest esateko.

5. Zergatik erabiltzen duzu ConfesorGo aplikazioa?
Hemen Nafarroan ni lehenbizikoa izan nintzen. Esan zidaten ni izango nintzela apaiz gehiago parte hartzeko enkargartua-edo. Duela urte bat inguru hasi nintzen. Twitterren albistea ikusi nuen eta iruditu zitzaidan ideia polita zela eta hots egin nuen. Jendea eliza ezagutzeko beste modu bat da, webgune edo aplikazioen bidez.

6. Nola eta zergatik sortu zen aplikazioa? Beharra bazegoen?
Izena Pokemon Go aplikaziotik dator. Pikachu edo Pokemon horiek hartu ordez, Confesorrak edo apaizak bilatzen ditu. Uste dut Amerikako Estatu Batuetan sortu zela. Ez dakit beharra bazegoen edo ez baina jendearendako gauzak erraz egiteko beste modu bat da. Niri ez dit denbora asko kentzen. Jendeari gerturatzeko modu bat da ere, hori izan zitekeen asmoa ere. Esaterako, jende askok ez zekien Nafarroako Unibertsitate Publikoan kapera bat zegoenik, ezta mezak ematen zirela ere. Baina bai, badago. Zerbitzu pastorala deitzen da, eta ni egoten naiz.

7. Gaur egun jendeak aitortzak egiten ditu?
Jendea bai konfesatzen da. Behintzat sinestunak bai. Beharbada aitortza dagoeneko ez da bekatuak esatea, jendeak orain gidaritza bat behar du. Konfesatzea zure gauzak kontatzeko modu bat da. Zer egin ahal dut... Ez da hainbeste bekatuak eta egin ditudan gauza txarrak azaltzea. Norbaitekin hitz egiteko eta laguntza izateko. Erlijiosoa da, baina dudak eta komentarioak helaraztea datza, gehien bat.

8. Eta aplikazioa erabiltzen dute?
Sinestunen artean aplikazioa gutxi, baina bai. Adibidez, aurretik esan bezala NUPen nago eta gazteen artean telefonoa erabiltzea ohikoagoa denez, Googlen mezaren ordutegia bilatu beharrean, aplikazioan bilatzen dute. Ez da Google bat, baina aplikazio batekin jakitea bere apaiza unibertsitatean dagoen edo ez ongi dago. Lesakan eta Beran baino, erabilgarriagoa iruditzen zait Unibertsitatean.

9. Beraz, gazteek erabiltzen dute gehien?
Izan daiteke, baina denetarik dago.

10. Behin aitortza egin ondoren, zerbait gehiago egin daiteke, komentarioak utzi, esaterako?
Ez. Apaizak non dauden eta datuak jakiteko erabiltzen da bakarrik.

11. Zenbat apaizek parte hartzen duzue?
Nafarroan hogei bat gara. Izan ere, apaiza eta mugikoarrarekin moldatzea... jendeak normalean badaki haren parrokiaren ordutegiak eta noiz diren aitortzak, baina beste lekuetakoak ez.