BLAS ALEGRIA, LAKUNTZAKO PERTZA ETA ALTSASUKO FERIAK

Erabiltzailearen aurpegia Juankar Mugartza 2016ko urr. 28a, 08:05

kolaboratzaileak

Lakuntzako Dendaberrin euskal idazle ospetsu bat jaio zen 1883ko otsailaren 3an, San Blas egunean, eta saintu horrek eman zion izena. Bizi zelarik hango apaiza izan zen, eta herri berean hil zen 64 urte zituelarik. Joxemiel Bidadorrek beti deitoratu zuen euskal literaturaren historiari buruzko liburuetan Blas Alegria idazle ona adituek ahantzia izan izana.

Lakuntzak, halere, ez zuen ahaztu eta jaiotzaren mendeurrenean omenaldi bat egin zion; Eugenio Ulaiar, herriko apaiza, honela mintzatu zen: “Don Blas mundu honetara datorren garaia beltza eta latza da. Euskalduna izateak, erdaraz ez jakiteak, ez zion horretan lagundu”.

Orduko intelektualik ospetsuenak ezagutu zituen (Migel Intxaurrondo, Juan Goikoetxea, Manuel Irujo, Serafin Olabe). Euskaltzalea zen eta Euskeraren Adiskideak elkargoaren sortzailea. Halaber, Victoriano Huizi euskal idazlearen (eta garai hartan Unanuko apaiza zenaren) ikaslea izan zen eta Iruñeko apaizgaitegiko irakaslea.

Olabe literatur saria beretu zuen folkloreari buruzko lan batekin. Baina, osperik handiena eman zion testua “Lakuntzako Pertza” izan zen. Gau batean gertatu zena azaltzen da bertan, nola batzuk borrokatuko ziren, lakuntzar arai buruargi bat tartean mintzatu izan ez balitz. Beste era batera bukatzen da, ordea, “Altsasuko Feriak”, guztiz apokrifo den testua: “Eguraldi txarrak maiz ikusten dira Altsasun, baina hura bezelako gutxi. Hodei astunek ez zuten arintzen hasteko asmo apurrik, eta pitxak etorri heldu ziren gero eta lodiago.

Erkudengo haize soinuak alde batetik eta Bargagaineko durrundarak bestetik, adierazten zuten oraindik etortzekoa zela makurrena. Gaua nolakoa ote zen, hortik igerri. Eta hutsa, hori besterik izan ezbalitz”.
“Garai hartan ohitura omen zen ferietan egunez tratuak egin eta gauez jai egitea, danborra eta piztu soinuen kanta eta dantzan.

“Hura gaua! Goizeko bostetan begiak igurtzi behar izan zituzten ikusten zutena sinistekotan. Ai ene! Bi alde jarrita gogotik heltzen zion bakoitzak bereari: batek, Arrano astaputza! Eta hasi ziren denak: Eup... Bake! Bake…!, baina inori ere kasurik egin gabe aurki burrukatu ziren.“Hurrengo egunean, egunsentiarekin batera, haruntzakoan arin, honunzkoan geldi-geldi, emakume eta giza pilen hotsak: Zer da ba? Zer gertatu da?

Adiskide: Altsasu aldera bazatoz, nahiko duzu ikusi? Herria zure zain daukazu. Baina… Alo! Alo!, ez gero inolazko ere gau hartan benetan gertatu zenaren egia aipatu. Holakorik ahoan hartzen baduzu… Jainkoak lagun dakizula!