Dantza dantzari

Erabiltzailearen aurpegia Larraitz Amadoz Lazkano 2014ko aza. 25a, 14:29

Orritz dantza taldeko kideek eta bere kide izandakoek ospakizun eguna izan zuten larunbatean. Taldeak dantzan eman duen mende laurdena dakiten moduan ospatu zuten, dantzan. 80-90 bat dantzari izan ziren hainbat taldetan banatuta dantzan aritu zirenak. Ospakizuna borobiltzeko 150 bat pertsona afaltzera elkartu ziren.