guaixe.eus

Iruña-Veleia: interesik ezaren interesa

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

kolaboratzaileak

Lehengo egunean Guaixe ireki eta argazki hura berriz ere aurkitu nuen nire begien aurrean: nire tesiaren defentsaren egunean, 2006ko ekainaren 21ean, Henrike Knörr maisuak arratsaldeko 17:30ean egindakoa. Irudia baliatu nuen iazko maiatzaren 12an gure aldizkari honetako Bazterretik idatzi nuen zutabea ederresteko. Testuaren izenburua: “Iruñea-Veleia zoriontsuak ginen garaian”. Akatsa eta guzti... Iruña-Veleia, ez delako Iruñea. Baina garai haietan pozik bizi ginen eta ez ginen soberazko “e” batengatik kezkatzen. Flaviar leinukoen garaiko Iruña-Veleian jeroglifikoak zeuden, Niloko loreen usaina, Kristoren garaiko kalbarioak, erromatarren jainkoak buruz behera gurutzifikatuak, Jupiter bera ere txerritxo baten barruan eta Aita gurea euskara ederrean errezatzeko aukera.

Nire tesiaren aldezte-ekitaldiaren ondoren Iruña-Veleiara joan ginen. Ekaina zen. San Juan bezperetan. Hantxe zegoen, harro, Eliseo Gil Zubillaga eta harekin bildu ginen, Henrike Knörrekin batera beste aditu asko, Txomin Peillen eta Txillardegi haien artean. Denak geunden irrifartsu eta ilusioz beterik: Iruña-Veleia, erromatarren garaian 5.000tik 10.000 biztanletara zukeen hiria, euskalduna zen...!! Zalantza izpirik ez...!! Hala eta guztiz ere, Arkeologia Museoan giltzapetuta zeuden ostraken argazkiak ikusi ondoren fedegabe batzuk hasi ziren elkarri begira eszeptizismo puntu batez... Zer zekiten haiek? Zer nolako hodei beltzak ari ziren hedatzen Interneteko Celtiberia.net web orrian?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak