50. Mendigoizaleen egunean ezin zen gutxiagorik izan.Mendizaleek ez zuten huts egin eta goizeko bederatzietatik aurrera goiz osoan mendizaleen joan etorria handia izan zen Aralarko Mikel Deuna Santutegiaren inguruan. Oinezkoak izan ziren gehienak,korrika igo zirenak ere bai eta bizikleta gainean beste hainbat. Autoz eta autobusez ere jendetza izan zen. Erromeria gainera,abenduan gaudela kontuan hartuta epel joan zen. Goizeko lehen orduan lanbroa eta lainoa nagusitu baziren ere, eguzkia irten ahala egun zoragarria utzi zuen mendi tontorrean.