Arakilgo koloreak soinean eramateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Huarte Arano 2015ko mai. 21a, 10:45

Bizikleta gainean ibiltzeko Arakilgo mailota eta galtzak eginen dituzte

Arakilen ere bizikletan ibiltzeko bailarako mailota eta praka izatea bururatu zitzaien bi ihabartarri. Mikel Astiz eta Josetxo Ducar bizikletaz ibiltzen dira maiz eta bai batak zein besteak beste herri bateko edo propagandako mailota eta prakak eraman ohi dituzte. Biei bururatu zitzaien bailarako trajea sortzeko ideia eta Udalarekin jarri ziren harremanetan. Gustatu zitzaien proposamena eta aurrera egin dute. Ideia mailot eta praka bilakatu eta herritarrei eskaini diete. Aukera bat baino gehiago jarri dituzte: udako jantzia eta negukoa. Bata aukeratu edo bestea, arruntagoa den jantzia edo kalitatez hobeagoa dena ere erosi daiteke. 50 jantzi inguru eginen dituzte eta hilabete eta erdi barru emanen dizkiete eskaera egin duten guztiei. Udalak beregain hartu du BEZa ordaintzea eta gainerakoa jantzia eskatu dutenek ordainduko dute. Dagoeneko egina dute eskaera baina norbaitek gehiagok nahiko balu, Udalarekin jarri beharko litzateke kontaktuan eta aukera izanen litzateke gehiago eskatzeko.