Spinning, zumba, eskalada eta beste… euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia

Kirol guztiak euskaraz egin daitezkeela erakutsi zuten larunbatean Irurtzunen

Kiroletan euskaraz aritu gaitezke, inolako arazorik gabe. Hori erakutsi zuen larunbatean Irurtzungo Aizpea euskalzaleen elkarteak, Kirola Euskaraz ekimenarekin. Aizpeak Irurtzungo Udalaren eta Kultura Kontseiluaren laguntza izan zuen ekimena antolatzeko. Larunbat eguerdian gimnasio baten itxura hartu zuen Irurtzungo plazak, eta azalpenak euskaraz ematen zituzten monitoreekin, spinning, zumba eta eskalada saioak eskaini zituzten. Kirol guztietan euskaraz aritzea, hori erronka.