Erabakitze eskubidea argitzen

Erabiltzailearen aurpegia

Gure Esku Dagok deituta 200 pertsona inguru elkartu ziren ostiral gauean Irurtzungo plazan. 170 kriseilu saldu zituen Gure Esku Dagok. Haiek piztu eta aireratu zituzten irurtzundarrek eta arakildarrek haiek aireratuz erabakitze eskubidearen alde daudela adierazi zuten. Gau sentikorra izan zen guztiendako. Arakilgo eta Irurtzungo Gure Esku Dagok aurki bilduko da eta herri galdeketaren inguruan erabakia hartuko du.