Hamid Ben Daud irabazle juniorren mailako Triku Trailean

Erabiltzailearen aurpegia

Triku Trail mendi lasterketa Euskal Herriko Koparako baliagarria zenez, kadeteendako eta juniorrendako 15 km-ko ibilbidea prestatu behar izan zuten aurten antolatzaileek, lehenengoz. Juniorretan Lakuntza-Aralar lasterketa irabazi zuen Hamid Ben Daud izan zen irabazlea (1:21:36), Josu Galvez (1:21:55) eta Imanol Kañamaresen (1:22:29) aurretik. Asier Estarriaga etxarriarra izan zen lehen sakandarra, juniorretan zazpigarrena (1:34:51). Emakumezkoetan Janire Agirrek irabazi zuen (1:53:06), Rebeca Montañes izan zen bigarrena (1:59:55) eta June Etxeberria (2:01:45) hirugarrena. Kadeteetan Ander Gaviña (1:25:12) izan zen azkarrena, Kimez Galarraga (1:28:22) eta Eki Imaz (1:30:58) korrikalarien aurretik.