guaixe.eus

Bertso-saio parte-hartzailea

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Arakilgo Kultura Zerbitzuak antolatutako bertso-saio musikatuarekin Ihabarko kontzeju etxeko  aretoa lepo bete zen. Oskar Estangak eta Oihana Iguaranek bertaratutakoei parte hartzeko aukera eskaini zieten eta haiek kantatzeko hainbat gai eman zizkieten, besteak beste: Arakilen 12 herri eta biztanle gutxi, nola erakarri jendea? Herri Txiki Infernu Handi ote da Arakil? Zenbaitetan, agian gehienetan, bizitoki lasai eta ederra. Pertsonaien larruan sartu eta hala haritu ziren bertsolariak ere: Porrotxen bilakatu zen Oskar, Pirritxen Oihana. Edo Maria Dolores de Cospedal Defentsa ministroa izan zen Iguaran, Errusiako ministro Estanga. Mundu hobe bat sortzeko emakumearen ahalduntzeaz aritu ziren bertsotan. Saioaren ondoren ihabardarrek prestatutako afari goxoa izan zen aurretik izena emandako guztiendako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak