Landarraren erreguek ez dute lortu Aitezarkoren zigorra geldiaraztea

Erabiltzailearen aurpegia

Moxorroek herria aztoratu dute asteburuan Ihabarren. Jantzien zuriak eta koloretako zintek herria inauteriz josi dute.

Larunbat goizean hasi eta igande iluntzera arte izaten dira inauterietan barneratuta ihabartarrak. Lehenbizi puska biltzea egiten dute gazteek etxez etxe. Bildutako jakiekin bazkaria egiten dute eta lehenengo egunean, larunbatean, etxez etxe irteten dira moxorroak, errondan. Kalean harrapatzen duten guztia goitik behera zipriztintzen dute lokatzez. Erratzak horretarako beti izaten dira prest. Gauean, berriz, moxorroak mozorro bilakatzen dira eta kolorez betetzen dute herriko bajera. Afarian elkartu eta ordu txikiak arte dantzan izaten dira kuadrilak.

Zigorgabe gelditzerik ez
Aitezarkorenak egin zuen igandean Ihabarren. Landarra, Ninia besoetan zuela, erreguka aritu zen arratsalde osoan, Aitezarko ez zezaten zigortu eskatu eta eskatu. Baina, herri osoan barrena haren gaiztakerien ondorioak nola jasotzen zituen erakutsita herriko plazan su eman zioten. Hartzak ere izutu zituen inauterietara bertaratutako guztiak eta txistulariek jarri zioten doinua egunari. Zortzikoarekin despeditu zen kolorearen festa. Eta gero, otamena izan zen herriarentzat.