Putrea bisitan

Erabiltzailearen aurpegia

Herritarren harridura sortu zuen bisita izan zuten Ihabarren agorrilaren 12an, igande goizean: sai gazte bat agertu zen. Antza hegaztia gosetua zegoen eta herrian hara eta hona ibili zen. 112 telefonora hots egin zuten eta basozainak hura jasotzera joan ziren.