Moxorroak, eta mozorroak, nagusi

Erabiltzailearen aurpegia

Ihabardarrek asteburuan ospatu dute ihotea. Larunbatean egindako puska biltzeak bazkarirako jatekoak eman zizkien. Moxorroak arratsaldez atera ziren, zirikatzeko asmoz, beti bezala. Atzo, berriz, Aitezarko, Landarra, Ninia, hartza eta moxorroak izan ziren protagonistak.