Udal eta foru hauteskundeak 2019

Aitor Larraza: “Herritarrentzat lan egiten segitzeko asmoa dugu”

Erabiltzailearen aurpegia

EH Bilduko alkatea du beste legealdi batez Irurtzunek. Hamaika zinegotzietatik zortzi eskuratu ditu koalizio abertzaleak eta beste hiruak Navarra Sumarenak dira.

“Udal gobernu anitza eta irekia izanen da legealdi honetan ere. Herritarrendako eginen dugu lan”, adierazi zuen Aitor Larrazak (EH Bildu) Irurtzungo alkatetza eskuratu bezain pronto. Alderdikideen botoak eskuratu zituen, zinegotzi baten faltan gainerakoen babesa eta Navarra Sumako hiruek haien hautagaia, Dominso Sarasola, babestu zuten. Eguerdian izan zen hitzordua udal-talde berria atontzeko eta jendea bildu zen osoko bilkuren aretoan. Herritarrek ez zuten galdu nahi izan legealdi berriaren hasiera. Despeditzeko, otamenean bildu ziren bertaratutakoak.