guaixe.eus

Sakanan bost eskola txiki gara

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Sakanan bost eskola txiki gara: Uharte Arakil, Arbizu, Iturmendi, Urdiain eta Olazti. Bostok elkarrekin egiten dugu lan alor desberdinetan: irteerak antolatzen, eskola txikien festa antolatzen, formakuntza amankomuna bideratzen... Aurten bi proiektu berezi ditugu martxan; batetik, Sakanako eskola txikien identitate amankomuna biltzen duen dokumentu bat eraikitzen ari gara hezkuntza komunitatearen ametsak jasozBestetik, proiektu pedagogiko berritzaile bat garatzen ari gara (Sakanako eskola desberdinetako irakasle gehiagorekin batera). Proiektu pedagogiko berritzaile honek Dumas du izena, Alexandre Dumas idazleak zioena jarraituz. Izan ere, Dumasek, “Hiru mosketariak” eleberria idatzi zuen, bertan D’Artagnan mosketari protagonistak leialtasun zina egiten du: “Denok batentzat eta bat denontzat”. Taldekide guztiok, nahiz eta leku ezberdinetan izan, mosketariak bezala, denok proiektu bererako lan egiten bait dugu Sakanan. Horregatik erabaki dugu izen hori erabiltzea. Proiektu hau garatzeko bidelagun eta gidari Alfredo Hoyuelos dugu, NUP-eko irakaslea eta proiektu honetan buru-belarri sinisten duen profesionala. Bere laguntzari esker denon ametsak, ilusioak, jakintzak, itxaropenak… bildu ditugu, euskal eskola publikoaren beste eredu bat eraikitzea posible dela amestuz. Altsasun 2015eko Maiatzean El Martinet eskolari buruzko dokumentala ikusi genuenean, gure ametsa egi bihur zitekeela sentitu genuen, eta horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu berriz ere dokumental hau proiektatzea, gure asmoa Sakanako jendearengana errezago helarazteko asmoz. Sakanarako eskola berritzaile eta garaikide bat sortzearen ideia errotu da ibilbidean zehar eta gure helburua hurrengo ikasturtean, Dumas proiektua Sakanako Eskola Txiki batean ezartzen hastea da. Proiektu honetan buru belarri aritu garen irakasleontzat oso garrantzitsua da Sakanako gurasoei, familiei, lagunei, eta herritarrei honako gonbitea egin eta Martxoaren 3an Etxarri Aranatzeko kultur etxean egingo dugun aurkezpen honetara etortzea. Honakoa izango da gai ordena: -Lehenik eta behin, Verd dolç jazz. El Martineti buruzko hiru ikuspegi dokumentala ikusiko dugu. Dokumentalaren zuzendaria: Alfredo Hoyuelos. -Gero, Sakanako Dumas proiektuaren aurkezpena.Sakanako Eskola Txikion artean eraikitzen ari garen proiektuaren aurkezpena. -Bukatzeko. Galdera-erantzunen tartea. Alfredo Hoyuelos eta El Martinet eskolako bi irakasleak ere galdera erantzunetan parte hartuko dute. Bestetik, Apirilak 2an El Martinet eskolara joateko bidalia antolatzen ari gara. Eskola eredu hau gure zentzumen guztien bitartez barneratu eta ezagutzeko.Ondoren, dagokion erritmo eta neurritan, hemen gure Sakanan, gure Martinet propioa eraikitzen jarraitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak