guaixe.eus

Elkarlaneko ekonomia

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Azkeneko artikuluan “Crowdfunding” terminoarekin ezagutzen den finantziazio ereduaz hitz egin genizuen. Oraingo honetan, Elkarlaneko Ekonomia edota Ekonomia Kolaboratiboarekin gatoz.

Crowdfundinga elkarlaneko ekonomia dela esan dezakegu, kasu honetan, finantziazioa lortzerakoan. Aldiz, elkarlaneko ekonomia haratago doa. Azken urteetan milaka dira produktu eta zerbitzuak elkarbanatzeko sortu diren plataforma elektronikoak. Hauek abiadura bizian zabaltzen ari dira merkatuak eskatzen dituen erronka berriei erantzuteko enpresa tradizionalak baino prestatuago daudelako.

Miguel Angel Garcia Vegak El Pais egunkarian idatzitako artikulu bati erreparatuz gero, “elkarlaneko ekonomiak mundua aldatu nahi duela dio”.  Eta gaineratzen du “teknologia berrietara besarkatzen den iraultza bat planteatzen ari dela”. Massachusetts Institute of Technologyk (MIT) 110.000 milioi dolarreko (82.000 milioi euro) potentzialtasuna kalkulatzen dio. Gaur egun, 26.000 milioi ingurukoa da. Eta sistema honetan, ondasun eta objektuak elkar trukatu eta konpartitzen dituzten pertsonak, plataforma elektronikoen bidez, 3.500 milioi dolar baino gehiago (2.580 milioi euro) poltsikorazten dituztela dio Forbes aldizkariak.

Plataforma elektroniko hauen artean oso enpresa famatuak daude. Asko ezagunak egingo zaizkigu, beste batzuk agian ez! Ziur, azkar Sakanan izango ditugula. Adibidez

Blablacar, bidaia bera egin nahi duten bidaiari eta gidariak konektatzen duen plataforma da

Uber, bidaiariak eta gidariak konektatzen ditu garraio sare pribatu baten bitartez. Comprea, supermerkatuko eta produktu freskoen erosketa ordu batean zure etxean

Relendo, herri edota hiri berean bizi diren pertsonen arteko produktuen alokairurako plataforma

Wallapop, erabiltzen ez dituzun objektuekin dirua irabazteko zein aukerak aurkitzeko plataforma da

Airbnb, etxebizitzak publikatu, aurkitu eta erreserbatzeko kolaborazio merkatua da.

Ondo izan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak