Ekain Perrino

"Denok berdinak gara. Ez dugu eskubideen borroka utzi behar"

Erabiltzailearen aurpegia Geuria 2021ko eka. 10a, 14:44

Joan den asteburuan Basaurin eraso homofoboa pairatu zuen Ekain Perrinorekin hitz egin du Geuriak. Erasoa pairatu zuenetik hiru egun igaro dira eta oraindik indarberritzen ari da, baina “gogor” borrokatuko duela dio, “"bai beragatik bai besteongatik ere".

Igande goizaldean, hamahiru laguneko talde batek Ekain Perrino jipoitu zuen. Irain homofoboak eta kolpeak jaso zituen gazteak, konorterik gabe eta larri zaurituta geratu arte.

Perrinok, baina, argi du zein den bidea halako gertakarien aurrean, eta eskubideen alde borroka egiteko deia luzatu du: "Denok berdinak gara. Ez dugu eskubideen borroka utzi behar". Bestetik, erasoaren lekuko izan zirenei, Ertzaintzara jotzeko eskatu die basauriarrak.

Hainbat mobilizazio, gaur arratsaldean

Basaurin bertan manifestazioa egingo da gaur, eta zuzeneko emisioa eskainiko du Geuria hedabideak.