Hiztegia: hitzak egi eginak

Erabiltzailearen aurpegia Zoila Berastegi Mariñelarena 2016ko mar. 24a, 08:00

A-Animalia: Izaki bizidunen talde handi bat. Zeluanitzak. Beste izaki batzuk kontsumituz elikatzen dira. “Anima” hitzetik dator, “arima” hitzaren parekidea.

B-Bonbardaketa: Bonbardaketa ekintza. Arerioaren indar edo baliabide ekonomikoak deuseztatu nahian burututakoa.

D-Deserria: Erbestea.

E-Errefuxiatu: Gerra, politika, erlijio, arraza-arrazoiak edo bestelakoak direla medio, bere herrialdea utzi eta beste batera ihes egin behar izan duen pertsona.

F-Familia: Ahaidetasun hurbilak eta lokarri biologiko zein emozionalek lotzen dituzten kideen multzoa. Egitura sozialaren oinarria.

G-Gose: Jateko beharra, nahia edo gogoa.

H-Haur: Gizaki oso gazte edo txikia.

I-Ito: Arnasa hartu ezinik edo arnasa hartzea eragotzirik hil.

J-Jaramon egin: Norbaitez edo zerbaitez arduratu, zaindu, kontu egin.

K-Kirats: Usain guztiz txarra eta jasangaitza.

L-Lotsa: Nork bere izen on edo duintasunaren kaltegarritzat jotzen dituen egoerak edo ekintzak sortarazitako sentimendu mingarria.

M-Muga: Elkarren ondoan dauden bi lurralde, herrialde, jabego… bereizten dituen irudizko marra edo gunea.

N-Negar: Atsekabea edo mina malkoak isuriz edo eskuarki aienez adieraztea.

O-Ondorio: Ekintza, egoera edo gertaera batetik berez segitzen den ekintza, egoera edo gertaera; emaitza, efektua.

Zenbat hitz daude hiztegi batean? Hizki bakoitzeko zenbat? Errealitatea hiztegiko hitzen erakusleiho bat besterik ez bada, zergatik ez “A-amets”, “B-babes”, “D-duhintasun”, “E-elkartasun”. Zergatik ez “L-lagun”, “M-maitasun”?  Zergatik ez “O-ONGI ETORRI”?

Zergatik ez?