Hatortxu Rock-eko batzordeak martxan

Guaixe 2017ko mar. 8a, 12:51
Atzoko batzarrean lan-taldeak sort zituzten. Argazkia:@Hatortxurock

Lakuntzak, garilaren 27tik 30era, euskal preso, iheslari eta deportatuekiko elkartasun jaialdia hartuko du. Hatortxu Rock-en 20 edizioa izanen da, 10.a bezala Lakuntzan ospatuko dena. Antolakuntza kartela osatuko duten hainbat musikariren izenak jakinarazi ditu dagoeneko. Baina guztia behar bezala atera dadin aurre-lan ugari daude eta horiek prestatzeko batzarra egin zen Lakuntzan atzo. Lakuntzarrak hainbat lan talde sortzen hasi dira, besteak beste, segurtasuna, komunikazioa, azpiegitura eta hainbat zerbitzu. Batzarra herritarren hainbat duda argitzeko ere baliatu zen. Hilean behin elkartzeko asmoz despeditu ziren.