Hatortxu Rock-en aurkezpena

Guaixe 2017ko mar. 31a, 14:56
Udaletxean egindako batzar bat.

Igandean, 18:30ean, Lakuntzako kultur etxean.

Elkartasun jaialdia bigarrenez hartuko du Lakuntzak. 2009an 10. edizioa izan bazen, aurten Hatortxu Rock-en 20. edizioa izanen da ospatuko dena. Garilaren azken asteburua izanen da. Baina jaialdia nolakoa izanen den aurkezterakoan Lakuntzan hasi eta gero Euskal Herrirako eginen dute. Lakuntzako igandeko aurkezpenean prestatutakoaren berri emanen dute. Musikaz lagunduta, jakina. Izan ere, jaialdiaren aurkezpenean Olatz Salvador eta Xabier Solano Maiza & DZ ariko baitira.

Bestalde, jaialdia behar bezala antolatzeko batzar bat egiten ari dira hilabetero. Hurrengoa asteartean izanen da, 19:00etan, Lakuntzako udaletxeko batzar gelan. Dagoen informazioa pasatu eta sortu diren lan taldeen lana nola doan ikusteko eta behar duten laguntza emateko baliagarriak dira batzarrak.