Los del Rayo eta lagunak

Guaixe 2019ko api. 17a, 15:51

'Los del Rayo sinfonikoa' kontzertua egin zuten rock taldeak, Haize Berriak bandak eta Erkudengo Ama abesbatzak Lakuntzako kultur etxean, larunbatean

Agertokia handitu behar izan zuten parte hartu zuten 70 musikariak sartzeko. Hiru taldeetako kideekin batera hainbat gonbidatu izan ziren ere: besteak beste, akordeoilariak, piano joleak, gitarra joleak eta dantzari bat.

Luis Orduñaren bandarekin azken kontzertua izan zen.