San Klemente ospatzeko prest

Guaixe 2015ko aza. 20a, 11:03

Lizarragan dena prest dago San Klemente festak gaurtik astelehenera ospatzeko. Gazte egitarauarekin abiatuko da gaur ospakizuna. Astelehenean, San Klemente egunean jubilatuendako bazkariarekin despedituko da. Musika, haur jolasak, dantzaldia, eta adinekoei omenaldia ere izanen dira. Eta esaerari kasu eginez, antza elurrak ere ez du hutsik eginen: San Klemente papa, elurra tipi, tapa. San Klemente, baba jantzale esaera ere ezaguna da Lizarragan, urteko garai honetan plateretan baba asko zegoelako.

Bestalde, egitarauko kartela ilustratzeko Lizarragako Kontzejuak aurtengo balkoirik politeneko argazkia jarri du, Leturienea etxekoa.

Egitaraua
Azaruek 20, ostigela
21:00etan Gazte poteue.
22:00etan Gazte afaie.
24:00etan Gaupasa sozidedien.

Azaruek 21, launbeta
11:00etan Pilota partiduek.
12:00etan Kalejire Amalur taldiakin.
13:00etan Meza nausie.
14:00etan Auzatie.
16:30ean Puzgarriyek eta haur jolasak.
19:00etan Txokolea.
19:30ean Dantzaldiye The Trikiteens taldiakin.
22:00etan Herri afaie frontonien.
24:00etan Dantzaldiye The Trikiteens taldiakin.

Azaruek 22, iyendie
12:00etan Kalejire Amalur taldiakin.
13:00etan Meza nausie.
14:00etan Auzate eta herriko zaharrei omenaldiye auzuen.
16:30ean Puzgarriyek eta haur jolasak.
18:30ean Mus eta briska txapelketa Azi-iturrin.

Azaruek 23,astelehena, San Klemente egune
13:00etan Meza.
15:00etan Jubiletuben bazkaie.