2016ko inauteriak Sakanan

Bihar denok mozorrotuta Lizarragara!

Guaixe 2016ko ots. 5a, 12:05

Bihar, larunbatarekin, ihoteetan murgilduko dira lizarragatarrak. Duela gutxi berreskuratu zuten ospakizuna, arrakasta handiz. Bihar eguerdian haur, gazte eta heldu guztiak mozorrotuko dira. Azi Iturri elkartean bapo bazkaldu, eta arratsaldean herrian barna eskean ibiliko dira mozorrotutako lizarragatarrak, musika lagun. Etxeetan eskean jasotakoarekin, gainera, afaria eginen dute atzera ere elkartean.