Olatzagutian herri galdeketa

Galdeketari, argia

Guaixe 2017ko mar. 15a, 08:19
Argi-mosaiko baten bidez jakinarazi zuten olaztiarrek zenbat sinadura jaso zituzten. Argazkia: Olatzagutiko GED.

Olatzagutiako Gure Esku Dagok herri galdeketa eginen du garagarrilaren 18an. Hura egin ahal izateko lehenik herritarren babesa jaso beharra zuen, eta baita lortu ere. Gure Esku Dago-koek azken bi hilabetetan jasotako sinadura kopuruaren berri ostiralean eman zuten. Horretarako hainbat olaztiar elkartu eta mugikorren linternak piztu eta argi mosaikoa egin zuten. 330 zenbakia irakur zitekeen goitik, hain zuzen jaso duten sinadura kopurua, erroldaren laurdena dena.

Erlazionatuak