Fernandez eta Askargorta podiumean

Guaixe 2017ko api. 11a, 14:21

Nafarroako Zirkuituko Lur Gaineko 3. Rallyko Nafarroako Lur Gaineko Rallye Txapelketan hirugarrenak sailkatu ziren

Asteburuan Nafarroako Zirkuituko Lur Gaineko 3. Rallya 2017 jokatu da. Bi maila izan dira, Espainiako Lur Gaineko Rallya eta Nafarroako Lur Gaineko Rallye Txapelketa. Azken honetako sari bat Olaztira etorri da, Aitor Fernandez pilotua eta Iker Askargorta kopilotua hirugarrenak sailkatu baitziren bere Seat Ibizarekin (1:05:18), Txema Uzkudun eta Iker Iturri irabazleengatik (Mitsubishi Lancer Evo VIII) lau minutu pasara (1:01:00).