Musika proposamen originala

Guaixe 2017ko api. 28a, 13:45

Gaur, 23:00etan, Olatzagutiko Barandi tabernan.

Mud Candies lauko bilbotarra kontzertua eskainiko du Olatzagutian gaur. Musikalki, bluegrass, country eta rockabilly giroetara bideratzen ditu bere doinuak Mud Candies-ek. Xandra de la Vega (ahotsa, ukelele eta perkusio txikia), Guillermo Santiba\u241\'f1ez "Will" (gitarra eta ahotsa), Victor Martin (kontrabaxua) eta Iñigo Elexpuru (bateria eta koroak). Estilo ezagun eta instrumentu jakinak erabili arren proposamen originala eskaintzen dute.