Sakanako bandaren dantzagarriak

Guaixe 2017ko mai. 12a, 14:00

Igandean, 19:00etan, Olatzagutiko San Migel plazan.

Haize Berriak bandak bere doinuekin lore eta landare azokaren 10. edizioko egitaraua itxiko du. Emanaldiak bi zati izanen ditu. Aurrenekoan, bandak Arrasateko gaitariekin arituko da La dominguera, Mexikoko poupurria, Lau eper teilatuan (fusio reaggea) eta Malamartxa piezak jotzen. Azken pieza biribilketa hori Haize Berriak bandak Juanjo Amezgarairen oroimenez eskatutako pieza da. Kontzertuaren bigarren zatia bestelako erritmoekin osatuko da: Supertramp, Santana edota Nino Bravoren doinuak joko ditu bandak.