Hamargarrenez lore eta landare artean

Guaixe 2017ko mai. 12a, 11:18

Lore eta landare azokak hamarkada beteko du domekan. Etxeak edertu edo baratzeak egoki jarri nahi dutenek aukera ederra dute lore eta landarez hornitzeko. Azoka 10:30etik 14:30era egonen da zabalik San Migel plazan. Azokarekin batera loreak landatzen eta sortzen tailerra izanen da haurrendako, 11:00etatik 13:30era. Egitaraua Haize Berriak Sakanako bandak San Migel plazan emandako kontzertuarekin osatuko da. Eguraldiak lagunduko ez balu guztia Erburua kiroldegira lekualdatuko litzateke.

Postua Parte-hartzaileak Herria Produktuak
Segurako negutegiak Jose Mari Setien Segura Baratze landareak, loreak, lorontziak
Alivia tailerra Maika Eras Arbeiza Baratze landareak, loreak, loreontziak
Urretabizkaia lore-denda Aritz Urretabizkaia Arama Aromaterapia, yoga kuxinak, zaku termikoak
Erlan eztia Joseba Villacorta Izurtza Erlauntzetako produktuak
Urtinea Ioseba Segurola Usurbil Lore eta landareak
Gure Lurra Juan Carlos Olarte Gasteiz Sendabelarrak
Aranburu mintegiak Imanol Aranburu Aginaga Zuhaixka apaingarriak eta garaiko landareak
Hur olioa-Bubisik Irantzu Garcia Iturmendi Hur produktuak: olioa, hurrak, belarritakoak.