Lore azoka aterpean

Guaixe 2018ko mai. 17a, 16:27
Jendea Erburua kiroldegiko postuetan. Argazkia: Nerea Mazkiaran.

Eguraldi iragarpenak euria agintzen zuen eta, horregatik, Olatzagutiko lore eta landare azoka San Migel plazatik Erburua kiroldegira pasa zuen udalak. 11. edizioan zortzi postuk euren eskaintza zabaldu zuten kiroldegiko pistan. Etxeak edertzeko eta baratzeetan jartzeko landareez aparte, bestelako produktuak izan ziren ere. Haurrek koloniak egiten ikasi zuten.