Presoen senideak biltzen dituen erakundeak ohi bezala hileko azken ostirala izanik, gaur, 20:00etan, herrietako plazetan eginen diren bilkuretan parte hartzera deitu du. Horrekin batera, bihar eguerdian errepide sare nagusiko bazterrean eginen diren elkarretaratzeetan eta agorrilaren 6an Euskal Herriko hondartzetan izanen diren ekimenetan ere parte hartzeko gonbitea egin du.
Etxerat-ek aipatu mobilizazioak aurkezterakoan akordio politikoak eta amnistia beharrezkoak direla adierazi du. Horrekin batera, gizarteari babesa eskatu dio Frantzia eta Espainiako estatuei presioa egin eta konponbidea bideratzeko.