Hasi dira Arbizuko errotako lanak

Guaixe 2006ko uzt. 28a, 00:00
Arbizuko Udalak bere azken bilkuran errota landa hotel bihurtzeko lanak aldi baterako enpresa elkarte bati ematea erabaki zuen. Enpresa elkarte hori Construcciones Irumendik eta Luciano Elcartek osatua da. Dagoeneko hasiak dira lanean eta haiengatik 1.183.106 euro (BEZ barne) jasoko dute. Errota lanak heldu den urteko azarorako despedituak egon beharko lukete.